San Martin jaiak ospatuko dituzte hainbat tokitan

Nerea Uranga 2024ko aza. 7a, 11:30

Urdanetako San Martin jaiak, aurreko asteuruan (Ekaitz Lizaso)

Eskualdeko hainbat tokitan ospatuko dituzte sanmartinak, askotariko ekintzekin. Errezilen bakarrik ez, Aiako Urdanetan, Getariako Askizun, Orioko Ortzaikan, Azpeitiko Buztintzuriko Errebalean, Azpeitia-Zestoako Lasaon eta Azkoitiko San Martinen ere festa giroan murgilduko dira.

Azaroaren 11n, astelehenean, da San Martin eguna, eta festa egun horren bueltan jaiak dituzten lekuetan egun handia iritsi baino asteburu bat lehenago edota geroago ospatuko dituzte. Errezilen bakarrik ez, eskualdeko hainbat tokitan ospatuko dituzte sanmartinak, skotariko ekintzekin. Aiako Urdanetan, esaterako, aurreko asteburuan bota zuten txupinazoa eta hasi zituzten jaietako ekitaldiak, eta datorrenean jarraituko dute festekin. Hala, bihartik astelehen arratsaldera arte askotariko ekintzak izango dituzte: disko jartzaileen emanaldiak, herri kirol saioak, oilasko biltzea, haurrentzako jolasak...

Getariako Askizun asteburu honetan ospatuko dituzte sanmartinak, eta besteak beste, auzoko afaria, Izer eta Alabierrekin erromeria, herri kirol jaialdia, Potx pailazoaren saioa eta txakolin dastaketa prestatu dituzte jaietarako. Azpeitiko Buztintzuriko Errebalean larunbatean egingo dute kaleko jaietako sokamuturra, 16:30ean hasita.

Asteburu honetan hasi eta hurrengora artean izango dituzte sanmartinetako ekintzak Orioko Ortzaikan. Kasu horretan ere, askotariko ekitaldiak izango dituzte jaietan: oilasko biltzea, kantu afaria, mus txapelketa, erromeria...

Azkoitian lasterketa

Azkoitiko San Martin auzoan astebururako nahiz San Martin egunerako hitzaldiak antolatu dituzte, Historiaurrea San Martinen izenburu hartuta. Ohi bezala, San Martin egunez, kanpai hotsak izango dira etengabe auzoan, eta meza ere egingo dute.

Hilaren 16rako, berriz, IX. San Martin Herri Lasterketa antolatu dute haurrentzako nahiz helduentzako San Martinen. Haurrena 10:40ean hasiko da elkartearen paretik, eta auzoko ermitako erlojuak 11:00ak jotzearekin batera abiatuko dira helduak leku beretik. Korrikalari helduek 7,5 kilometro eta 400 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea egin beharko dute, inguruko mendixkak zeharkatuz, hala nola Munoaundi, Txalintxo edota Kukuerri. Handik bueltan, San Martingo ermitako kanpaia jotzearekin batera amaituko dute parte hartzaileek lasterketa.

Hona hemen sanmartinetako egitaraua, herriz herri:

Urdaneta (Aia)

Bihar, ostirala.

  • 00:00. Ximor taberna irekiko dute, eta emanaldia eskainiko du Hidalgo DJak.

Azaroak 9, larunbata. Oilasko Biltze Eguna.

  • 06:00. Dianarekin, oilasko biltzen hasiko dira auzoko gazteak Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin. Izer eta Alabier trikitilariak ere bertan izango dira.
  • 16:00. Ume jolasak. Txokolate beroa egongo da nahi duenarentzat, baita sorpresa ugari ere.
    • Jarraian, kalejira auzoan zehar, trikitilariekin.
  • 21:00. Oilasko biltzeko afaria, auzotar guztientzat, Indamendi elkartean.
    • Ondoren, erromeria Enaitz Alberdirekin eta Oibarrekin, Indamendi elkartean.
  • 00:00. Ximor taberna zabalik, Indart DJak girotuta.

Azaroak 10, igandea.

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Auzotarren arteko helduen esku pilota eta pala txapelketen finalak.
    • Jarraian, poteoa auzoan zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariekin.
  • 17:30. Harri jasotze txapelketa 150 kiloko Markesko kubikoa harriarekin. Parte hartuko duten harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi Urra, Iraitz Arruti, Xabat Olaizola, Paulo Azpiazu eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.
      • Jarraian, erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin, 22:30 arte. Patata dantza lehiaketa ere egingo dute erromerian.

Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.

  • 11:00. Meza nagusia.
    • Jarraian, patata tortilla lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak: trontza, txingak, lokotx bilketa, zaku lasterketa eta abar. Saioa girotzen ariko dira Izer eta Alabier trikitilariak.
  • Arratsaldean, trikitilariak Indamendi elkartean, denentzat.
    • Ondoren, kalejira auzoan zehar, eta festei amaiera emateko traka zaratatsua.
Askizu (Getaria)

Bihar, ostirala.

  • 21:30. Mus txapelketa.

Azaroak 9, larunbata.

  • 20:30. Auzoko afaria izango dute.
    • Ondoren, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Azaroak 10, igandea.

  • 12:00. Potx pailazoa.
    • Jarraian, herri kirolak: Jokin Eizmendi harri jasotzailea eta Eneko Saralegi eta Joseba Otaegi aizkolariak. Trikitilariak: Enbilen Pepitak.

Azaroak 11, astelehena.

  • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren, txakolin dastaketa.
  • Gauean, Laja eta Narbaiza trikitilariak.
Ortzaika (Orio)

Gaur, osteguna.

  • 21:00. Mutil-ardoko afaria.

Azaroak 8, ostirala.

  • 19:00. Txupinazoa.
  • 19:30. Auzotarren arteko herri kirol desafioa.
  • 21:00. Afaria bertsolariekin: Potto eta Korta.
    • Ondoren, erromeria Alaitz Roteta eta Ainara Saizarren eskutik.

Azaroak 9, larunbata.

  • 20:00. Zipitriki eta Turutax gaua girotzen hasiko dira.
  • 21:00. Karpan kantu afaria. Txartelak erosteko azken eguna gaur izango da. Olidenen eta Kutixin eros daitezke, 25 eurotan.
  • 01:00. Hidalgo DJa.

Azaroak 10, igandea.

  • 16:00. Haurrentzako jolasak Txurrumuskiren eskutik.
    • Gero, txokolatada.

Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.

  • 10:00. Meza.
  • 11:00. Hamaiketakoa Markel Eizagirre eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin.

Azaroak 15, ostirala.

  • 19:30. Orioko txaranga.
  • 22:30. Musa. Izen ematea 22:00tan zabalduko da.
  • 00:00. Hauek musika taldea.
  • 01:00. Davila DJa.

Azaroak 16, larunbata.

  • 05:00. Baratxuri zopa.
  • 06:00. Oilasko biltzea.
  • 23:00. Oilar Beltzak: Arakama Intxausti Larrañaga.

Azaroak 17, igandea.

  • 12:00. Herri kirolak. Tartean, aizkora desafioa: Arkaitz Etxebeste eta Luis Txapartegi kanako (2,50m) enbor bana ahalik eta azkarren ebakitzen saiatuko dira.
  • 14:00. Bailarakoen bazkaria, Kostalde taldeko kantariekin.
  • 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.
San Martin (Azkoitia)

Azaroak 9, larunbata.

  • 12:00. Hitzaldia: Historiaurrea San Martinen. Hizlariak, Juan Mari Arruabarrena Munibe arkeologia taldeko kidea eta Juan Bautista Mendizabal historialaria eta Azkoitiko kronista ofiziala. San Martin ermitako ondaregunean.

Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.

  • Goizetik, kanpai hotsak.
  • 11:00. Meza, ermitan.
  • 12:00. Hitzaldia: Historiaurrea San Martinen. Hizlariak, Juan Mari Arruabarrena Munibe arkeologia taldeko kidea eta Juan Bautista Mendizabal historialari eta Azkoitiko kronista ofiziala. San Martin ermitako ondaregunean.

Azaroak 16, larunbata.

  • 10:40. Umeen lasterketa.
  • 11:00. Helduen IX. San Martin Mendi Lasterketa. Lasterketan parte hartzeko izena 10:00etatik aurrera eman ahalko da Mikologi elkartean. Banaka parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta bikote mistoa osatuta parte hartu nahi dutenek, 20 euro.
  • Ondoren, hamaiketakoa Mikologi elkartean.
Lasao (Azpeitia-Zestoa)

Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna.

  • 11:30. Meza.
    • Jarraian, auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa, auzoko elkartean.

Azaroak 15, ostirala.

  • 20:30. Txupinazoa.
    • Jarraian, elkartean pintxo-potea.
      • Ondoren, trikitilariekin kantua, dantza eta sorpresa.

Azaroak 16, larunbata.

  • 12:30. Haurrentzako txupinazoa, buruhandiak eta erraldoiak.
  • 14:00. Auzoko haurrentzat bazkaria, elkartean.
  • 16:00. Puzgarriak, frontoian.
  • 20:30. Bertso afaria, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin.
    • Jarraian, Itzeder eta Txibilter trikitilariak.
Buztintzuriko Errebala (Azpeitia)

Azaroak 9, larunbata.

  • 16:30. Sokamuturra, Buztintzuriko Errebalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide