Eskualdeko bost eskubaloi jokalari deitu ditu Euskal Selekzioak

Mireia Galarza Bastida 2024ko azaroaren 6a

Paulo Ostolaza eskubaloi jokalaria. (Artxiboa)

Julen Eizagirre, Peru Iraeta, Oihan Etxeberria, Paulo Ostolaza eta Mikel Martinez dira hautatuak, eta bihar jokatuko dute partida Txileren kontra, Bilbon.  

Euskal Eskubaloi Selekzioak eskualdeko bost eskubaloi jokalari deitu ditu, hurrenez hurren, lau Zarautz Kirol Elkartekoak eta bat Pulpo eskubaloi elkartekoa: Julen Eizagirre, Peru Iraeta, Oihan Etxeberria, Paulo Ostolaza eta Mikel Martinez. 

Zehazki, bihar jokatuko dute partida Txileren aurka Bilboko La Casilla kiroldegian, 19:30ean hasita, eta bertan ariko dira lau zarauztarrak eta zumaiarra. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide