Beasaingo (Gipuzkoa) Olano harategiak jantzi du txapela Beasaingo 39. Odolki Txapelketan pasa den asteburuan. Jarraian 11. urtez irabazi du etxeko harategiak Beasaingo Odolkiaren Kofradiak antolatzen duen lehiaketa. Gipuzkoako bederatzi harategi aurkeztu dira txapelketara, eta sailkapenaren goialdean gelditu dira Orioko eta Aiako harategi bana: hirugarren egin du Orioko Kepa Loidi harategiak, eta laugarren, berriz, Aiako Txarritxikik.
Oriotarrek, esaterako, hirugarren urtez jarraian eskuratu dute hirugarren postu hori.
Puntuazioari dagokionez, 84 puntu eskuratu ditu Olanok, 77 puntu Beko harategiak, 61 puntu Kepa Loidik, eta 59 puntu, berriz, Txarri Txikik.
Ekitaldiari buruzko informazio gehiago eta argazkiak Goierri.hitza.eus atarian eskura daitezke.