'Go!azen' telesailaren 11. denboraldiko lehen kapituluaren aurrestreinaldia egingo dute hainbat herritan

Julene Frantzesena 2024ko aza. 5a, 10:15

Go!azeneko protagonistak.

Azaroaren 17an egingo dituzte emanaldiak Zarautzen, Getarian, Zestoan, Arroabean eta Aizarnazabalen. Gainera, Azpeitian Go!azen 11 ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 1ean.

Go!azen telesailaren 11. denboraldiko lehen atalaren aurrestreinaldia eskainiko dute datozen asteetan eskualdeko hainbat herritan. Hain zuzen ere, Azkoitian, Arroabean, Aizarnazalen, Getarian, Zarautzen eta Zestoan eskainiko dituzte kapituluaren emanaldiak. Gainera, Azpeitian Go!azen 11 ikuskizuna eskainiko dute.

Hilaren 16an egingo dute lehen emankizuna Zarautzen, 16:45ean Modelon. Gainontzekoak, berriz hurrengo egunean, igandez, eskainiko dituzte: Zestoan, Kultur Etxean, 16:30ean eta 18:00etan; Azkoitian, 17:00etan, Baztartxo antzokian; Arroabeko Eskola Zaharrean, 17:00etan; Getarian Iturzaeta aretoan, 17:00etan; Zarauzko Modelo aretoan, 16:45ean; eta Aizarnazabalgo Lauburun, 17:00etan.

Bestalde, abenduaren 1ean Go!azen 11 ikuskizunaren bi emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Lehena, 17:00etan izango da, eta bigarrena, berriz, 19:00etan. Bi emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke, bederatzi euroren trukean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide