Kostako errepidea itxi dute Getaria eta Zarautz artean, luizi batengatik

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 2a, 18:21

Lur jausi bat izan da arratsaldean Getaria eta Zarautz artean eta, ondorioz, N-634 errepidea itxi dute.

Egun osoan izan diren euriteek izan dute eragina beste behin ere kostako errepidean. Trafiko zuzendaritzak sare sozialen bidez aurreratu duenez, lur jausi bat izan da Getaria eta Zarautz artean, eta, ondorioz, N-634 errepidea itxi dute bi herrien artean. 

Bidea zabaldu bitartean, Zarautz eta Getaria arteko bidea Meaga eta Garate bidez egin beharko dute. Zumaia eta Zarautz arteko bidea, berriz, Meagako bidetik edo AP-8 autobidearen bidez egin beharko dute gidariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide