Galaktik areto futbol taldeak gainditu du soilik Gipuzkoako Kopako lehen kanporaketa

Andoni Elduaien 2024ko irailaren 23a

Azkoitiko Tta-kun eta Izarraitz taldeek eta Zarauzko Zarautz Gran Camping taldeek galdu egin zituzten partidak, eta beraz, txapelketatik kanpo gelditu dira. Azpeitiko Galaktik txapelketak hamabi talde onenen artean sartu da.

Joan den ostiralean jokatu zituzten Urola Kosta eskualdeko areto futbol taldeek Gipuzkoako Kopako aurreneko kanporaketako partidak. Azpeitiko Galaktik taldeak lortu zuen soilik aurrera egitea, haiek Zarauzko Zarautz Gran Camping taldeari irabazi baitzioten. Azkoitiko bi ordezkariek, Tta-kunek eta Izarraitzek, kale egin zuten.

Galaktikek eta Zarautz Gran Camping taldeek Azpeitiko kiroldegian neurtu zituzten indarrak, eta etxekoek lortu zuten garaipena 5-3 irabazita. Azkoitiko ordezkarien artean, Tta-kun etxean aritu zen Herrikide Garaje Tolosaren aurka, eta 2-3 galdu zuten. Izarraitzek, berriz, Ibarran (Gipuzkoa) jokatu zuen, eta 9-1 galdu zuten Lauburu KE Ibarraren aurrean.

Azpeitiko taldea kopa txapelketako hamabi talde onenen artean sartu da, beraz. Gainerakoek, liga txapelketari begira jarri beharko dute. Tta-kunek Gipuzkoako Lehen Mailan jokatuko du aurten, eta Egintza taldearen aurka hasiko du sasoia urriko lehen asteburuan. Galaktik eta Zarautz Gran Camping Bigarren Mailan arituko dira; Azpeitikoek Tolosala izango dute aurkari, eta Zarauzko Antxo Pes. Ferreres. Azkenik, Izarraitz Hirugarren Mailan arituko da, eta haiek Kutturekin jokatuko dute denboraldiko lehen neurketa, horiek urriko bigarren asteburuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide