Uraren maila ohikoa baino altuagoa ari da izaten egunotan kostaldeko herrietan. Marea biziak dira, eta itsasgoran ura Orioko eta Zumaiako leku bakan batzuetan atera da ubidetik. Zorionez, euririk ez du egin azken egunotan eta itsasoa ere bare zegoen atzo. Hala, olatuek ez dute errioan gora egin eta itsasoak ez du kalterik eragin aipatu herrietan.
Hori bai, herritarrek gozatu zuten atzo ere itsasgorarekin. Zumaiako kasuan, kirol portu alboko eskoilera urazpian geratu zen, eta bertaratu eta animatu zirenek izan zuten uraren gainean ibiltzeko aukera.
Argazkiak: Juan Luis Romatet eta Onintza Lete Arrieta.