Lau Arroa txapelketako kanporaketan ariko dira eskualdeko hainbat harri jasotzaile

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 21a, 12:00

Udane Ostolaza, duela bi urteko Lau Arroa txapelketan.

12:30ean hasiko da kanporaketa, eta lehenengo sailkatzen diren lau harri jasotzaileak igaroko dira finalera. Finala Aian izango da abuztuaren 10ean. 

Santio Egunarekin batera, Lau Arroa emakumezkoen torneoa jokatuko dute ostegunean Aiako Santio Erreka auzoan. Kanporaketa proba izango da ostegunekoa, eta hamabi harri jasotzailek parte hartuko dute bertan, tartean eskualdeko batzuk: Olaia Esnaola azpeitiarrak; Maddi Gesalaga, Ainitze Zumeta eta Lierni Osa zarauztarrek; eta Elene Ostolaza eta Udane Ostolaza oriotarrek.

Hamabi harri jasotzaileek lau arroako harriekin egin beharko dituzte lanak. Hain zuzen ere, bina minutuko tartean ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiete zilindroari, kubikoari eta bolari. 12:30ean hasiko da kanporaketa, eta lehenengo sailkatzen diren lau harri jasotzaileak igaroko dira finalera. Finala Aian izango da abuztuaren 10ean. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide