Zumaiako, Getariako eta Orioko arrantzale erretiratuak omendu ditu Kofradien Federazioak

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 18a, 15:00

Omenduen ordezkariak, Donostian egindako ekitaldian. (Gipuzkoako Kofradien Federazioa)

Herenegun egin zuten omenaldi ekitaldia, Karmengo Egunarekin batera, Donostiako udaletxean.

Lurraldeko arrantzale zaharrak omendu ditu Gipuzkoako Kofradien Federazioak. Ekitaldia herenegun egin zuten, Karmengo Egunarekin batera, Donostiako udaletxean. Bertan, bizitza osoa itsasoan eman zuten 130 erretiratu izan ziren. Ekitaldian, modu sinbolikoan, Gipuzkoako portu bakoitzean (Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio, Donostia, Pasaia-San Pedro eta Hondarribia) adin handiena duten lagunei eta saregileei opari bana eman zieten. 

Omenaldi ekitaldiaren ondoren, Karmengo Ama Birjinaren omenezko meza Portuko San Pedro elizan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide