Galizian eta Kantabrian izango dituzte geldialdiak arraun ligek

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 19a, 09:00

Getariako arraunlariak Sestaoko estropadan. (Aitor Arrizabalaga)

Euskal Herritik kanpo jokatuko dituzte estropadak eskualdeko arraun klubek.

Eskualdeko traineruak Euskal Herritik kanpora joango dira ligetako estropadak jokatzera. Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruek Galizian izango dituzte estropadak; Kantabrian, berriz, ETE eta KAE1ekoak.

Galiziak hartuko ditu beste behin ere Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak. Larunbatean Bandeira Barbanza Arousa banderak izango dituzte jokoan emakumeek zein gizonek Riberirako Aguiñon. Euskotren ligako estropada 17:25ean hasiko da, eta Eusko Label ligakoa 18:30an.

Boiron, Ribeiratik kilometro eskasera, jokatuko dituzte igandeko estropadak. Euskotren ligari dagokionez (11:25ean), V. Bandeira de Traiñeiras Femenina Rianxeira izango dute jokoan. Haren amaieran, 12:20an, XXXIV. Bandeira Concello de Boiro.

Estropada hauek guztiak ligetarako puntuagarriak izango dira Orioko eta Getariako traineruentzat

KAE1 Kantabrian

Pasa den asteburuko derrigorrezko "atsedenaldiaren" ondoren, KAE1 ligako traineruak lanera itzuliko dira. Pedreñan (Kantabria, Espainia) izango dute estropada. XIX. Marina de Cudeyo bandera jokatuko dute Zumaiak, Zarautzek eta Orio Bk, hilaren 20an, 14:25etik aurrera.

Aurretik, 11:00etan hasita, ETE ligako Marina de Cudeyo ligako hirugarren edizioan arituko dira Zumaiako eta Zarauzko traineruak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide