Rock doinuz girotu du plaza Leok'k taldeak

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 14a, 10:03

Zestoako taldeak Bizirik hala ere azken bildumako doinuak eskaini zituen atzo iluntzean Azkoitiko plazan eman zuen kontzertuan.

Zestoako Leok'k musika taldeak kontzertua eskaini zuen atzo iluntzean Azkoitian. 20:00etan hasita, rock doinuz girotu zuen herriko plaza seikoteak. Bizirik hala ere azken bildumako doinuak eskaini zituzten bereziki oholtza gainetik.

Eskualdean sortutako lehenetariko rock taldea da Leok’k, 1968an Zestoan sortua. Hasierako partaideen abizenen lehen hizkiarekin osatu zuten taldearen izena orduko hartan, eta 55 urteren ostean, oraindik ere aktibo jarraitzen du taldeak, kontzertuak eskainiz eta disko berriak argitaratuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide