Donosti Cup futbol txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte eskualdean egunotan

Unax Larrañaga 2024ko uztailaren 1a

Azkoitian, Azpeitian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian jokatuko dituzte txapelketako hainbat partida, bihartik larunbatera bitartean.

Aurki abiatuko da Donosti Cup futbol txapelketa, eta aurreko urteetan bezala, aurten ere Urola Kosta eskualdeko zenbait herritan jokatuko dituzte txapelketa horren partidak. Azkoitiko San Juanen, Azpeitiko Garmendipen, Orioko Mendibeltzen, Zarauzko Astin, Zestoako Iraetan eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde.

Bihartik aurrera jokatuko dituzte futbol partidak eskualdeko herri horietan guztietan. Hain zuzen, larunbatera, hilak 6, bitartean jokatuko dituzte partidak eskualdean.

Hona hemen eskualdeko bost herri horietan jokatuko diren partida guztien zerrenda: 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide