Zumaiako neskek irabazi dute Donibane Lohizuneko estropada

Mireia Galarza Bastida 2024ko ekainaren 29a

Zumaiako nesken trainerua, aurreko asteko garaipenaren ondoren.

Donibane Lohizunen Zibururuko VII. bandera jokatu dute, eta ia hamar segunduko tartearekin (12:25,59), garaipenarekin itzuliko dira etxera zumaiarrak. Zarauzko neskak laugarren sailkatu dira.

Modu ezin hobean hasi zuten denboraldia Telmo Deuneko neskek, eta horrela jarraitu dute gaurko estropadan ere. Donibane Lohizunen Zibururuko VII. bandera jokatu dute, eta ia hamar segunduko tartearekin (12:25,59), garaipenarekin itzuliko dira etxera. 

Bigarren sailkatu dira Astillero (12:33,78), eta hirugarren Kaiku (12:50,39). Liga horretako eskualdeko beste traineruak, Zarautzek, laugarren postuarekin konformatu behar izan du, (13:08,25). 

Mutilak, arratsaldean

Neskek ez ezik, KAE1eko mutilek ere izango dute estropada arratsaldean. 17:30ean hasiko da lehia, eta Ziburuko XXXII. Ikurriña jokatuko dute Zumaiako, Zarauzko eta Orioko mutilek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide