Ikasturte amaierako bertso bazkaria egin dute Azkoitian, Erniarraitzek antolatuta

Iraia Oteiza 2024ko eka. 16a, 09:15

Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi bertsolariek girotu zuten atzoko bazkalostea Joseba jatetxean, eta ez zuten hutsik egin.

Ikasturte amaierako bertso bazkaria egin zuten atzo Azkoitian, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta. Dozenaka lagun elkartu ziren Joseba jatetxean, eta Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi bertsolariek girotu zuten bazkalostea. Giro bikainean igaro zuten arratsaldea.

(Argazkiak: Erniarraitz bertsozale elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide