Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak aurrera jarraitzen du. Eskuzko modalitatean, dagoeneko lehiatik kanpo gelditu dira Zestoa eta Azkoitia. Zestoarrek, final zortzirenetan, 2-1 eta 0-3 galdu zuten beasaindarren kontra. Azkoitiarrek, ostera, joaneko hiru partidak galdu eta itzulerako hirurak irabazi zituzten Hernaniren aurka. Horrenbestez, tanteoa hartu behar izan zuten kontuan aurrera nork egin erabakitzeko, eta hor irabazi zion Hernanik Azkoitiari, egindako 106 eta 94 tanto zenbatuta, hurrenez hurren.
Azpeitiak, berriz, asteburuan ekingo dio lehiari, txapelketaren final laurdenetan, hain zuzen. Azpeitiko pilotariek Beasaingoen aurka jokatuko dute lehen jardunaldian, etxetik kanpo.
Gomazko paletan, final zortzirenak gainditzea lortu dute Aiak zein Zestoak. Joanekoan, etxean, Aiak 2-1 irabazi zion Andoaini, eta itzulerakoan, 1-2. Datorren asteburuan, final zortzinak lehiatzen hasiko dira, hernaniarren aurka, etxean. Zestoarrek, berriz, errenteriarrak izan zituzten aurrez aurre final zortzirenetan. Joanekoan, kanpoan, 1-2 irabazi zuten Zestoako pilatoriek; eta itzulerakoan, 2-1. Datorren asteburuan, final zortzirenak lehiatzen hasiko dira, Astigarragaren kontra, etxean. Zarauztarrak, aldiz, lehiatik kanpo gelditu dira. Final zortzirenetako joaneko partidak 1-2 galdu zituzten etxean Zumarragaren kontra, eta itzulerakoak, 3-0 galdu zituzten kanpoan.
Azkenik, zesta-puntan, hiru talde ari dira parte hartzen, eta ligaxka eran ari dira lehiatzen. Oraingoz hiru jardunaldi egin dituzte, horietatik bi jokatu ditu Zumaiak, eta biak irabazi ditu; bata Hondarribiaren kontra, eta bestea Mutrikuren kontra. Datorren asteburuan atseden hartzea egokitzen zaie zumaiarrei.