Palestinako genozidioa salatu dute eskualdeko zenbait herritan, sindikatuek deituta

Intza Trula 2024ko mai. 17a, 12:30

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek deitu dituzte gaurko mobilizazioak. Azpeitiko, Aizarnazabalgo, Zarauzko eta Zestoako zenbait langilek bat egin dute deiarekin.

SOS Rafah. Stop genozidioa lelopean Palestinako genozidioa gelditzeko eskatu dute gaur goizean eskualdeko zenbait langilek. Hain justu, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, Steilas, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuak izan dira gaurko mobilizazioak deitu dituztenak. 

Besteak beste, Azpeitiko eta Zestoako udaleko langileek, Aizarnazabalgo Hobe Hettich, Zarauzko KSB Itur eta Zestoako Basatxerri enpresetako langileek eta Zestoako San Juan egoitzako langileek egin dute bat deialdiarekin. Baita Aia-Orioko Buzones Arregui eta Logisticas y Acabados enpresetako eta Orioko Herri Ikastolako langileek ere.

Su-eten iraunkorra, elkarrizketaren bidez negoziatutako konponbidea eta euskal erakundeen eta Nazioarteko Zigor Auzitegian Israelen aurka Espainiako Estatuaren esku-hartzea eskatzen dituzte sindikatuek.

(Argazkiak: Nerea Uranga, Intza Trula, Onintza Lete eta utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide