Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Kursaal Eszenak Les Ballets de Monte-Carlo “La Cenicienta” ballet-emanaldia ikusteko doako autobus zerbitzua jarri du.
Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da). Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua itzuliko da hori gertatuz gero).
Autobusa Zumaiatik irtengo da 18:10an, zineko autobus geltokitik; Getarian 18:20an, autobus geltokitik; Zarautzen Sanz Enea autobus geltokitik, 18:30an; eta Orion, 18:40an geltokitik.
Urola Kostatik autobusak antolatu dituzte joan nahi dutenentzat. Zarautzen 11:30etan aterako da Sanz Eneatik; Getarian 11:15etan, autobus geltokitik; eta Zumaian, 11:30etan Kantauritik.
Maiatzaren 29an, astezkena, izango da 19:30etik hasita. Autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba telefonora deituta edo udaletako helbidetara idatzita. Erreserbak maiatzaren 24ra arte egin ahalko dira.
- Zumaia: alondegia@zumaia.eus / 943-86 10 56
- Getaria: infoturismo@getaria.eus / 943-14 09 57
- Zarautz: kultura@zarautz.eus / 943-00 51 20
-Orio: orioturismo@gmail.com / 943-83 55 65
Kontzerturako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du www.kursaal.eus orrialdean.