Gazako "sarraskia" gelditzeko eskatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdean

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 11a, 16:34

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, Palestinan gauzatzen ari den "genozidioa" gelditzeko eta herri honi elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte eskualdeko herrietan ere. 

Euskal Herriko hiri eta herri askotan egin dituzte gaur eguerdian Palestinari elkartasuna adierazteko eta herri horretan gertatzen ari den "sarraskia" gelditzeko elkarretaratzeak. Egiptorekin muga egiten duen Rafah hirian azken asteotan bizi duten muturreko egoerak eraman du Gernika-Palestina herri mugimendua kontzentrazio hauek deitzera. Ikurriñak, Palestinako banderak eta herri horren askatasuna eskatzen duten kartel edo pankartak zituztela bildu dira eskualdeko bizilagunak beraien herrietako udaletxe aurretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide