Badok 13k irabazi du denboraldiko aurreneko estropada

Onintza Lete Arrieta 2024ko maiatzaren 6a

Orioko taldea, banderarekin larunbatean Bilbon. (Utzitakoa)

Larunbatean Bilbon jokatu zuten beteranoen Ecoembres V. Bandera, eta bigarren postua ere eskualdekoentzat izan zen, Zumaia irabazleengandik sei segundo baino gutxiagora helmugaratu baitzen.

Beteranoek hasi dute arraun denboraldia, eta eskualdekoak bikain ibili dira. Larunbatean Bilbon jokatu zen Ecoembres V. Bandera, eta horixe izan da aurreneko estropada puntuagarria taldeentzat. Orioko Badok 13 eta Zumaia ari dira liga horretan lehian, eta ezin hobeto hasi dute denboraldia, aurreneko bi postuak beraientzat izan baitziren Bilbon.

Estropada Badok 13 taldeak irabazi zuen 12:07:80 denbora eginda, eta Zumaia izan zen bigarren, 5,41 segundora helmugaratuta. Santurtzik egin zuen hirugarren, 11,65 segundora.

Ligako bigarren jardunaldia ere Bizkaia aldean izango dute arraunlariek. Hilaren 11n izango da, larunbatarekin, 17:00etan, Santurtzin.

Zumaiarrak, larunbatean Bilboko uretan. (Iñaki Suarez)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide