Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatuak asanblada irekiak deitu ditu datozen egunetarako

Nerea Uranga 2024ko otsailaren 14a

Etxebizitza Sindikatuaren batzar bat Azkoitian.

Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo dituzten asanblada irekietan, besteak beste, etxebizitzaren arloan ezarritako azken murrizketak izango dituzte hizpide.

Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatutik asanblada irekiak antolatu ditu Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian. Batzar horietan Etxebizitza Sindikatuaren jarduna azalduko dute eta etxebizitzaren arloan ezarritako azken murrizketak izango dituzte hizpide: "DBE (Diru sarrerak Bermatzeko Errenta) eta EPE laguntzetan izandako aldaketak azalduko ditugu asanbladetan, eta murrizketa sozial horiek betetzen dituzten funtzioen inguruan eztabaidatuko dugu".

Gaiaren inguruko kezka duen oro gonbidatu dute hiru herritan egingo dituzten saioetan parte hartzera.

Honakoak dira Urola Erdiko Etxebizitza Sindikatuak deitu dituen asanblada irekiak:

  • Zestoa: otsailak 17, larunbata. 11:00etan, Alondero aretoan.
  • Azpeitia: otsailak 19, astelehena. 18:00etan, Esklabak Zentro Sozialistan.
  • Azkoitia: otsailak 20, asteartea. 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide