Hilda aurkitu dute Orroaga inguruan bilatzen ari ziren pertsona

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urtarrilaren 25a

Erreskate taldeak Orroaga inguruan lanean. (Utzitakoa)

Haitzetan topatu dute gorpua eta suhiltzaileek atera dute. Donostiako Auzitegiko Anatomia Zerbitzura eramango dute orain autopsia egiteko.

Ezbehar larria gertatu da gaur gauean Orroaga inguruan; izan ere, pertsona bat hil da itsasontzi bat irauli eta arroken aurka jo ondoren. Hiru lagun zihoazen barruan eta bi onik atera dira. Itsasertzera iristea lortu dute eta suhiltzaileek atera dituzte, gero. Hirugarren pertsona, ordea, desagertu egin da eta bi orduz bila aritu ondoren hilda aurkitu dute. Segurtasun saileko informazio zerbitzuek zehaztu dutenez, suhiltzaileek atera dute gorpua, era berean, eta, orain, Donostiako Auzitegiko Anatomia Zerbitzura eramango dute autopsia egiteko.

Horrez gain, jakinarazi dute 21:15 aldera jaso dutela abisua eta berehala bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, helikopteroak, hainbat erreskate ontzik, urpekariek eta suhiltzaileek hartu dute parte erreskate operazioan. 23:10ean aurkitu dute gorpua.

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide