Txotx denboraldia hasi da dagoeneko, eta Aizarnazabalgo eta Zestoako jubilatuak eta pentsiodunak irteera egingo dute datorren hilabetean Astigarragako Petritegi sagardotegira. Otsailaren 22an, ostegunez, egingo dute bazkaria, goiza Tolosan (Gipuzkoa) pasa ostean.
Sagardotegiko ohiko menua dastatzeko aukera izango dute irteerara animatzen direnek: bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta, postrea eta kafea. Izena emateko 943-14 70 91 telefonora deitu beharko da otsailaren 18a baino lehen, eta 50 euro ordaindu –plaza mugatuak dira–.