Saiaz mankomunitateko 2024ko berdintasun plana diseinatuko dute datorren asteko bilkuran

Intza Trula 2024ko urtarrilaren 17a

Saiaz mankomunitateko udalerrien bilera bateko irudia. (Saiaz mankomunitatea)

Errezilgo, Beizamako, Bidania-Goiazko eta Albizturko emakume taldeak eta ordezkari politikoak elkartuko dira berdintasun plana egiteko bileran. Urtarrilaren 24an, asteazkenean, jarri dute hitzordua Bidania-Goiazko liburutegian. 

Saiaz mankomunitateko 2024ko berdintasun plana diseinatzeko helburuarekin elkartuko dira gaur zortzi Bidania-Goiatzen. Bertan izango dira Saiaz mankomunitatea osatzen duten udalerrietako –Errezil, Beizama, Bidania-Goiatz eta Albiztur– emakume taldeak eta ordezkari politikoak.

Hori horrela, urtarrilaren 24an, 18:00etan bilduko dira Bidania-Goiazko liburutegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide