Urte osoko mareak, Urolakosta.hitza.eus-en ikusgai

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 7a

Olatuak itsasoan.

2024an marea gorak eta marea beherak egunez egun zer ordutan izango diren jakiteko egutegia prest du Urola Kostako Hitzak, eta herritarrek noiznahi kontsulta dezakete, eguraldiarekin eta tenperaturarekin batera. Urolakosta.hitza.eus-en azalean Webkamera izeneko atalean dago ikusgai, baita hemen ere.

Iritsi da 2024a, eta Urola Kostako Hitzak prest du urte osoko marea gora eta marea beheren egutegia. Egunez egun horiek zer ordutan izango diren kontsulta ditzakete herritarrek Urolakosta.hitza.eus atarian, bai azalean bertan, Webkamera izeneko atalean, baita hemen klik eginda ere.

Atal horretan eguneko eguraldia eta tenperatura ere kontsulta daitezke, baita uneoro eskualdeko hainbat hondartza ikusi ere webkamerari esker.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide