'Itota' abestiaren bideoklipa kaleratu du GZRk

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 13a

Getariako musika taldeak jakinarazi duenez, lehen EPko aurrerapena da eta beste hiru kantuak ere entzungai daude jada.

GZR Getariako musika taldeak bere lehen EPa kaleratu berri du: EP I. Bada, aurrerapen gisa, EPrako sortu duten kantuetako bat zabaldu zuen taldeak atzo bideoz. Iban Gontan abeslari getariarrak, Aitor Aristi baxu jotzaile zumaiarrak, eta, Ibai Goikoetxea eta Xabi Olaizola bateria eta gitarra jotzaile zarauztarrek osatzen duten laukoteak Itota deitu du aurrerapen abestia eta Zumaian bizi den Jurgi Taboada zarauztarraren gidaritzapean grabatu dute, Ozen estudioan. Bideoklipa, berriz, Loratu Studioko Axel Eizmendik grabatu eta editatu du.

Musika taldeak jakinarazi du, era berean, EPa osatzen duten gainerako hiru abestiak dagoeneko entzungai daudela. Gaurtik, YouTuben eta Badcampen eta ostiraletik aurrera Spotifyen. 

Nolanahi ere, honakoa ez da GZRren lehenengo lana; izan ere, iaz Hordo txikira Lapa kaleratu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide