Urola Kostako Hitzak eman du Euskararen Eguneko porrako saria

Erredakzioa 2023ko abenduaren 6a

Ander Ubera Izeta Euskararen Eguneko porraren irabazlea bere saria rekin. (Jabi Gonzalez Toston)

Aiton-amonei entzundako euskarazko hitzik politena zein zen galdetu zien hedabideak bere irakurleei eta Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du erantzuna eman zutenen artean.

Euskararen Eguna izan zen joan den igandean, eta, hori aitzaki hartuta lehiaketa berezia jarri zuen martxan joan den aste osoan Urola Kostako Hitzak: aiton-amonei entzundako euskarazko hitzik politena zehaztea eskatu zuen irakurleei eta jasotako erantzunen artean Euskaraldiko produktu sorta zozkatu du.

Bada, hedabideak jaso dituen hitz guztien artean Ipurzañak izan da sariduna. Ander Ubera Izeta erabiltzaileak igorri du hitza eta azaldu duenez, haren amonak esan ohi zuen gerriko minez zegoenean: "Ene! Nere gerriyak eta ipurzañak!". Irabazleak dagoeneko jaso du bere saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide