Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a, igandea, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatzen dituzte Euskal Herrian barna, baita Urola Kostako udalerri gehienetan ere.
Euskaraz bizitzearen aldeko ospakizun eguna da, eta musika, kantaldi nahiz zinema emanaldien bidez zabalduko dute aldarri hori. Baina ez hori bakarrik: eskualdeko hainbat herritan euskararen erabilera sustatzeko ekintzak gauzatu dituzte azken asteetan, bai ikasleekin, bai herritarrekin. Argi dagoena da Euskararen Egunak ez duela data zehatz bat, egunero dela baizik.
Egitaraua
Aizarnazabal
Gaur, abenduak 1.
- 14:30-16:30. Puzgarriak.
- Ondoren, txokolatada.
- 18:00. Euskara eta Kulturartekotasuna proiektua aurkeztuko dute Basakaitz herri eskolan.
*Asteburu osoan, udaletxe aurrean mural bat egongo da, euskararekin harremana duten argazkiz eta esaldiz betetzeko.
Azkoitia
Etzi, abenduak 3.
- 12:00-14:00 eta 18:30-20:30. Musika, herriko plazan.
Abenduak 4, astelehena.
- 11:30-12:20. Ikastetxeen agerraldia, suziria, alkatearen agurra eta euskal kantak, plazan.
- 17:30-19:00. Euskal musika, marrazki eta mural pintaketa eta gaztaina erreen banaketa.
- 17:30 - 19:00. Gaitu maratoia, Portaleburun.
- 19:00etan, Ioritz Gonzalezek euskaratu duen Reinhold Messnerren Zain dezagun mendia liburu aurkezpena, Portaleburun.
Azpeitia
Etzi, abenduak 3.
- 18:00. Kantatzen duen herri bat emanaldi berezia, Soreasu antzokian, Juan Antxieta musika eskolak antolatuta.
Getaria
Gaur, abenduak 1.
- 18:00. Teilatupean haurrentzako bertso-antzerki saioa, Iturzaeta eskolako aretoan.
Etzi, abenduak 3.
- 12:30. Kantu jira, Salbatore abesbatzako kideekin.
Orio
Gaur, abenduak 1.
- 17:30. Bingo musikatua plazan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
- 18:00. Gaztaina jana plazan, ikastolaren eskutik.
- 19:00. Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sari banaketa, Kultur Etxean.
Zarautz
Gaur, abenduak 1.
- 20:00. Literatur emanaldi musikatua saioa, Modelo aretoan.
Bihar, abenduak 2.
- 16:45. Haurrentzako zinema euskaraz, Modelo aretoan.
Etzi, abenduak 3.
- 18:00. Eingo taldearekin erromeria, Musika Plazan.
Zumaia
Gaur, abenduak 1.
- Ikastetxeetan HHko eta LHko ikasleei 2024ko egutegia banatuko diete. Herritarrentzat ere eskura egongo dira udaletxeko harreran.
- Baga Biga emanaldia DBH4ko ikasleentzat.
Bihar, abenduak 2.
- 11:00. Larraina euskara elkartearen batzar irekia, Alondegiko Moila gelan.
- 13:00. Sarean ere euskaraz bideo lehiaketaren sari banaketa, Alondegiko Moila gelan.
- 14:30. Larrainak antolatutako bazkaria, Kupela jatetxean.
Etzi, abenduak 3.
- Euskarazko filmak Aita Mari aretoan: 17:00etan, haurrei zuzendutako Doraemon. Nobitaren dinosauro berria, eta 19:30ean, berriz, Bidasoa 2018- 2023 dokumentala.