Elkarretaratzeak egin dituzte Zarautzen eta Azkoitian, "biktima guztiak oroitzeko"

Ane Olaizola 2023ko azaroaren 10a

Eguerdian Zarautzen egindako elkarretaratzea. (Zarauzko Udala)

Oroimenaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta elkarretaratze isilak egin dituzte Zarautzen eta Azkoitian. Bi udaletan ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak izan dira han.

Oroimenaren Nazioarteko Egunean, elkarretaratze bana egin dute gaur eguerdian Zarautzen eta Azkoitian. "Biktima guztiak gogoan izateko" batu dira bi udaletan ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak, eta elkarretaratze isila egin dute horiek. Azkoitian, elkarretaratzea ez ezik, Ana Azkoitia alkateak loreak utzi ditu Intsausti jauregiaren aurrean dagoen Oroimenean eskulturan.

Gaurkoaz gain, igandean, hilak 12, Oroimenaren Nazioarteko Eguneko ekitaldia egingo dute 12:00etan Arrosategi parkean, eta bertan, urtero bezala, isilunea eta lore eskaintza egingo dituzte. 

Azkoitiko Udal ordezkariak 'Oroimenean' eskulturaren parean. (Iraia Oteiza) 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide