Saiaz gizarte zerbitzuetarako mankomunitatearen Indarkeria Matxistaren Kontrako Protokoloaren talde eragileak aste honetan egin du udal agintaldi berriko lehen bilera.
Duela urtebete plazaratu zuen protokolo hori Saiazek, Beizama, Errezil, Bidaia-Goiatz eta Albizturko udalei zerbitzua ematen dien mankomunitateak. Agintaldiko berriko lehen bilkuran, besteak beste protokoloaren jarraipenaz arduratzen den talde eragileak hiru gai nagusi izan ditu hizpide: indarkeria matxistari lotuta 2023ak aipatu lau udalerrietan utzitako datuak aztertu, Azaroaren 25erako programa bateratua antolatu, eta hilaren 30ean egingo den greba feminista orokorraz ere aritu dira.