Suhiltzaileak esku bete lan dabiltza orduotan eskualdean. Sare sozialetan zabaldu duten informazioaren arabera, Aiako Santio Erreka auzoan liztor asiatikoaren erlauntza bat kendu dute altuera handiko zuhaitz batetik.
Zarautzen, berriz, lurrera eroritako zuhaitz bat moztu eta kendu behar izan dute Etxebeste kalean. Litekeena da azken orduetako haizete bortitzek eragin izana zuhaitzaren erorketa, baina suhiltzaileek ez dute arrazoia zehaztu.