Lorez jantzi dira eskualdeko hilerriak, Santu Guztien Egunean

Ane Olaizola 2023ko azaroaren 1a

Azkoitiko hilerria, gaur goizean. (Ane Olaizola)

Tradizioari eutsiz, Domu Santu egunean hilerrira joan dira dozenaka herritar, eta lorez bete dute hildakoak gogorarazteko nahiz omentzeko. 

Azaroarekin batera heldu da Domu Santu eguna, eta egun seinalatuan, hildakoak oroitu dituzte herritarrek. Ohikoan den moduan, hilerrira jo dute askok joandako senideak, lagunak eta gertukoak bisitatzera, baina eguraldi makurrak baldintzatuta, herritarren joan-etorria ez da handia izan goizeko lehen orduetan. Dena den, aurreko egunetatik hilerrira joan direnek lorez jantzi dute hura, joandakoak gogorarazteko zein omentzeko. Eguerditik aurrera ostarteak zabaldu dira, eta herritar gehiago nabari da kanposantuetan. 

Hona hemen eskualdeko hainbat hilerritako argazki galeriak:

Aia eta Orio
Azkoitia
Azpeitia
Zarautz
Zumaia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide