Gau Beltza indarra hartzen ari da azken urteetan Euskal Herrian, eta gaur iluntzean arimen gaua ospatu dute eskualdeko hainbat herritan ere. Eskualdeko hainbat eragile ari dira lanean neguko festen zikloari hasiera ematen dion jaia berreskuratzeko, eta arrakasta izan dute antolatutako jaialdiek.
Aian Guraso Elkarteak antolatu du hitzordua, eta ibilbide misteriotsua eta kalejira egin dituzte herrian barrena; Getarian Gure Txeru elkarteak dantzaldia eta gaztaina erre jana antolatu ditu; Orion Txurrumuskik herriko ikastetxeekin elkarlanean prestatu du gaur arratsaldeko egitaraua, eta aurpegia margotzeko tailerrak, Gau Beltzeko eskea herriko komertzioetan, txokolate-jana eta kontzertua izan dira.
Zarautzen, berriz, Jalgi dantza taldeak eta Alprojak kalejira beldurgarria egin dute herrian barrena.
Hona hemen Gau Beltzeko argazki bildumak, herriz herri: