Uxue Alberdik Getarian eta Zarautzen aurkeztuko du bere azken liburua

Onintza Lete Arrieta 2023ko urriaren 10a

Uxue Alberdi, Getarian. (Mireia Galarza)

Belarriko kilkerra lana bost herritan aurkeztuko du Getariako bizilagunak datozen asteetan.

Uxue Alberdik 31 kontalariren ipuinak bildu berri ditu Belarriko kilkerrak liburu ilustratuan –Begoña Durrutik egin ditu ilustrazioak– eta aurreko astean lana Donostian aurkeztu bazuen ere, datozen asteetan beste bost tokitan aurkeztuko du, tartean Getarian eta Zarautzen. Hilaren 24an izango da Getariako aurkezpena, Berdura Plazan, 19:00etan.

Zarauzkoa, berriz, azkenaurreko aurkezpena izango da, azaroaren 3an, eta Anjel Lertxundi idazlea izango du lagun aurkezpenean –berea da liburuan jaso duen kontakizunetako bat–. Garoa liburudendan jarri dute hitzordua.

Gainerako aurkezpenak Elgoibarren –hilaren 19an, Miren Amurizarekin–, Iruñean –hilaren 25ean, Fernando Reyrekin– eta Elizondon –azaroaren 10ean, Elurre Iriarte eta Elena Xuriorekin– izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide