Loreto Aramendiren eta ARV-Vocemen kontzertuarekin hasi da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa

Iraia Oteiza 2023ko urriaren 7a

Loreto Aramendi organo jotzaile oriotarrak eta ARV-Vocem abesbatzak emanaldia eskaini zuten atzo Loiolako basilikan, Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloaren barruan. Azkoitian eta Bergaran gaur izango dira lehen emanaldiak, 20:00etatik aurrera.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloa, atzo, ostirala hasi zen Azpeitian Loreto Aramendi organo jotzaile oriotarraren eta ARV-Vocem euskal abesbatzaren emanaldiarekin. 19:30ean eskaini zuten kontzertua, Loiolako basilikan. Nazioartean hainbat errezitaldi eskainitako organo jotzailea da Aramendi. Gaur egun, Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikako Cavaillé-Coll organoaren (1863) organista titularra eta nazioarteko kontzertista da. ARV-Vocem abesbatza, berriz, belaunaldien arteko euskal abesbatza da, orain gutxi sortua.

Azkoitian eta Bergaran, gaur emango dio organo zikloak hasiera. Esther Ciudad organo jotzaile zaragozarrak eta Juanjo Guillem perkusionista valentziarrak estreinatuko dute zikloa Azkoitian, 20:00etan. Bergarako Santa Marina Parrokian, aldiz, Óscar Rodríguez organo jotzailearen eta Martin Zulaika oboea eta korno ingeles jotzailearen txanda izango da, 20:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide