Ikasturte berriari begira, Caritasek hainbat informazio saio antolatu ditu erakundeko boluntario izan nahi duten herritarrentzat. Urrian eta azaroan izango dira saioak, Azpeitian eta Zarautzen, zehazki. Azpeitikoak urriaren 19an eta azaroaren 20an egingo dituzte, biak 10:00etan, Caritaseko lokalean (Perez Arregi plaza, 3). Zarauzkoak, berriz, urriaren 16an eta azaroaren 16an izango dira, horiek ere 10:00etan, Mitxelena kaleko 51 zenbakian duten lokalean.
Bertara joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, 943-44 07 44 telefonora deituta edo Caritasen webgunean sartuta.