Heltzear dira Samiel jaiak eskualdeko hainbat txokotara; hain justu ere, festa horiek ospatuko dituzte Aiako Laurgain auzoan, Zarauzko Itxasmendi auzoan, Zumaiako Artadi auzoan eta Aizarnazabalen. Alegia, parrandazaleak gustura izango dira, festarako aitzakiarik ez da-eta faltako asteburu honetan Urola Kostako herrietan. Are gehiago, eskualdeko herritarrek zer jaitara joan aukeratu beharko dute, festa nonahi eta nahieran izango baita urriko hilabeteari hasiera emango dion asteburuan.
Ostirala iristearekin batera, txupinazoak botako dituzte Itxasmendin eta Artadin. Azken hori izango da festei ekiten aurrena; goiz partean, 10:30ean, botako dute suziria. Itxasmendin, berriz, 18:30ean botako dute festei hasiera emango dien txupinazoa.
Aiako Laurgain auzoan txupinazorik ez da izango, baina urteroko mezarekin emango diete hasiera jaiei, 10:30ean, eta hamaiketakoarekin eta herri kirolekin jarraituko dute gero auzotarrek.
Aizarnazabalen, gaurtik
Aizarnazabalen, berriz, herriko jaiei ekiteko irrikitan zeuden nonbait, eta joan den asteburutik ibili dira festa giroan murgilduta, bertso jaialdiarekin eta Euskal Jai egunarekin, besteak beste.
Suziria gaur bertan jaurtiko dute, Umeen Eguna aitzakia hartuta, 19:00etan, baina aurrez, puzgarriek eta umeen jokoek hartuko dute herria, antolatzaileek 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik 17:00etara prestatu baitituzte herriko gazteenentzako ekintzak.
Egitarauak
Laurgain, Aia
Bihar, ostirala
- 10:30. Samiel meza, jaiei hasiera emateko.
- Jarraian, hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia. Harri jasotzen: Jokin Eizmendi. Aizkoran: Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta.
- 21:00. Auzo afari herrikoia Atseden Toki elkartean. Menua: tomate entsalada eta urdaiazpiko tortila, txuleta entsaladarekin, gazta eta irasagarra, kafea eta kopa. Txartelak salgai daude 35 euroren truke, Aiako Iturriozena tabernan.
- Afalostean, erromeria Izer eta Alabierrekin, goizaldera arte.
Etzi, larunbata
- 18:30etik 21:30era. Erromeria saioa, Alaitz Roteta eta Ainara Saizarren eskutik, auzoa girotzeko.
Itxasmendi, Zarautz
Bihar, ostirala
- 18:30. Txupinazoarekin jaien hasiera, eta haur eta helduen danborrada. Irteera Alfa auzo elkartetik.
- 19:00. Pintxo-poteoa eta parrillada, karpan.
- 20:00. Pasai txarangak girotutako kalejira, auzoko kaleetan.
- 22:00. Kontzertuak: Sarean, Delient eta Manitu.
- Ondoren, DJa.
Etzi, larunbata
- 09:00. Auzoko trikitilariek eta musikariek girotutako diana, kaleetan barrena.
- 10:00. Tenis txapelketako finalak.
- 10:00-12:00. Haurren txokoa, Alfa auzo elkartean: marrazki lehiaketa, buruhandien tailerra eta eskulanak. Margoak etxetik eramateko eskatu dute antolatzaileek.
- 11:30. Hiruko jaurtiketen txapelketa, saskibaloi kantxan. Izen ematea 11:00etan izango da.
- 12:00. Kalejira trikitilariekin eta buruhandiekin auzo elkartetik Itxasmendira.
- 12:00-14:00. Triki-poteoa eta tenis, hiruko jaurtiketa eta marrazki lehiaketetako irabazleen sari banaketa.
- 14:30. Auzo bazkaria. Paella izango da menuan, eta txartelak aurretik jarriko dituzte salgai.
- 16:00. Trikitilariak.
- 16:00. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako ginkana, Haize-orratzeko gazteen eskutik.
- 17:00. Krosa. Hiru lasterketa antolatu dituzte adinaren arabera banatuta: LH1 eta 2ko ikasleak, batetik; LH3 eta LH4koak, bestetik, eta, LH5 eta LH6koak, azkenik.
- 18:00. Txokolatada Alfa auzo elkartean.
- 18:30. Zarautz Trikek girotutako kalejira, Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin eta erraldoi txikiek lagunduta, Alfatik Itxasmendira.
- 19:30-21:00. Fan&Go taldearen dantzaldia eta parrillada.
- 22:45. Fan&Go taldearen dantzaldia.
Urriak 1, igandea
- 09:00. Auzoko trikitilariek girotutako diana.
- 10:00. Toka txapelketa.
- 10:30-13:00. Puzgarriak.
- 10:30. Bihotzez martxa solidarioa.
- 11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak karpan aurkeztu beharko dira zuzenean.
- 12:15. Bihotzez lasterketako sari banaketa.
- 12:45. Herri kirolak, Izeta harri jasotzaile eskolaren eskutik.
- 14:00. Tortilla eta toka txapelketetako sari banaketa.
- 15:00-16:30. Puzgarriak.
- 16:00-17:00. Jalgi dantza taldearen erakustaldia.
- 17:00-19:00. Dantzaldia, Dantzatzeko Prest.com taldearen eskutik.
- 19:30. Jaien amaiera.
Artadi, Zumaia
Bihar, ostirala
- 10:30. Jaien hasierako txupinazoa.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partida. Beñat Senar-Ander Garmendia/Iker Amiano-Unai Albeniz.
- 13:00. Txakolin dastaketa. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Trikitilariak: Antsorregi eta Larrañaga.
- 15:00. Bazkaria.
- 17:00. Artadiko Alkaziari gorazarrea. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Trikitilariak: Antsorregi eta Larrañaga.
- 21:30. Artadi Gazte Kontzertuak: Rock!, FUNKranga, Pig&Kiss eta Hoben.
Etzi, larunbata
- 11:30. Haur eta gaztetxoentzat jolasak (herri kirolak).
- 12:00. Puzgarriak nahieran. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria. Izena emateko mezua idatzi 722 71 38 16 zenbakira.
- 16:30. Puzgarriak eta apar festa.
- 19:00. Sagardo dastaketa. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
- 21:00. Bertso afaria. Izena emateko, telefono honetara idatzi behar da mezua: 722 71 38 16. Bertsolariak: Iker Zubeldia eta Maialen Lujanbio. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
- Ondoren, jai amaierako txupinazoa.