Zarauzko eta Zumaiako KAE1 ligako ontziek estropada jokatu zuten atzo arratsaldean, Castron. Telmo Deun ontzia izan zen erdiko txandako azkarrena, Zarautz Arraun Elkartea, berriz, hirugarren helmugaratu zen, Telmo Deun eta Camargoren atzetik.
Bere txandako azkarrena izatea lortu zuen Castroko uretan Telmo Deunen ontziak; hala eta guztiz ere, ez zuen datorren estropadan ohorezko txandan lehiatzeko puntu nahikoa lortu. Atzo lortutakoarekin sailkapen nagusian bostgarren postuari heltzen diote mutilek.
Zarautz Arraun Elkartea, berriz, hirugarren postuan sailkatu zen erdiko txandan, baina emaitza hori ez zen nahikoa izan sailkapen orokorrean Camargori aurrea hartzeko. Hirugarren helmugaratuta estropadako seigarren denbora onena lortu zuen ohorezko txandako San Juanen aurretik.
Bestetik, emakumezkoen ETE ligako Telmo Deunen eta Zarauzko Arraun Elkartearean traineruak Donostian izan ziren atzo arratsaldean. Sailkapenerako puntuagarria izango ez zen estropada jokatu zuten, Aste Nagusiko V. Bandera; Zumaia bigarren helmugaratu zen, Zarautz, berriz, hirugarren.