San Lorente auzoan festak ospatuko dituzte ostegunean

Maialen Etxaniz 2023ko abuztuaren 7a

2022ko San Lorente auzoko festetako irudia. (Urtzi Oteiza)

11:00etan, meza egingo dute, eta ondoren haurrentzako jolasak eta poniak izango dira. 

Ostegunean, abuztuaren 10ean, San Lorentzo Egunez, festak ospatuko dituzte Zestoako eta Zumaiako San Lorente auzoan. Urtero bezala, 11:00etan, meza egingo dute bailarako hildakoen alde, eta ondoren hamaiketakoa izango da bertaratzen direnentzat. Haurrek ere izango dute zeregina; izan ere, jolasak eta poniak izango dira haientzat goiz osoan zehar. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide