Euskal presoen eskubideen aldeko Etxerat elkarteak jarri dio data udako urteroko hitzorduari: abuztuak 6, igandea. Egun horretan egingo dituzte kostako herrietan giza kateak hondartzetara.
Eskualdean, Orion eta Zarautzen jarri dituzte hitzorduak. Zarautzen Musika plazan elkartuko dira herritarrak hondartzara abiatzeko, 12:00etan. Orion, berriz, autobide azpiko zubitik abiatuko dira, ordu berean.
Guztira, Euskal Herri osoko hamabost hondartzetan egingo dituzte aldarrikapenak, eta guztiak 12:00etan hasiko dira.