Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan dira gaur, eta Urola Kostako 11 udalerrietan EH Bildu izan da nagusi, 15.854 boto (%40,65) jasota,. Bigarren indarra EAJ izan da, 12.412 boto (%31,86) eskuratuta. PSE-EE (PSOE) izan da hirugarren indarra, 5.592 lortuta (%14,36) eta laugarrena Sumar, 2.620 botorekin (%6,73). Alderdi Popularrak 1.619 boto (%4,16) lortu ditu eskualdean eta Voxek 430 boto (%1,10)
2019ko azaroko hauteskundeetan ez bezalako emaitzak izan dira, ordukoan EAJ izan baitzen Urola Kosta eskualdean alderdirik bozkatuena, eta EH Bildu izan zen bigarren indarra.
Aia: Gaurkoan EH Bildu nagusi
2019ko azaroan ez bezala, oraingoan EH Bilduk lortu du boto gehien Aian, Espainiako Kongresua berritzeko egin dituzten hauteskunde orokorretan: 380. EAJk, berriz, 358 eskuratu ditu. 2019an, 316 boto jaso zituen EH Bilduk, eta 406 EAJk. Abstentzioa altua izan zen orduan eta halakoa izan da gaurkoan ere %41,72koa (2019an %41,99koa izan zen). Gainerako alderdiei dagokienez, PSE-EEk jaso du boto gehien, 63 guztira, eta gertu gelditu da Sumar, horrek 58 boto eskuratu baititu. PPk 25 boto jaso ditu, eta Voxek, berriz, 11.
Aizarnazabal: EH Bilduk jaso du botoen %56,63
Espainiako Kongresurako hauteskundeetan Aizarnazabalgo hautesleen %60,46 izan dira botoa eman dutenak, eta %39,53ko abstentzioa izan da. 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta parte hartzeak behera egin du, 5,11 puntu jaitsiz. Boto gehien EH Bilduk jaso du Aizarnazabalen, 192 boto (%%6,63). Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 84 botorekin (%24,77) eta hirugarren indarra PSE-EE (PSOE) 36 boto (%10,61) boto jasota. Sumar koalizioak 15 boto jaso ditu, PPk 5 boto, eta Pacmak eta Voxek bina boto jaso dituzte.

Beizama: EH Bildu nagusi
EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Beizaman Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Koalizio abertzaleak 35 boto bildu ditu Beizaman (%52,24) eta EAJk 27 boz (%40,30). Sumar alderdiak bi boto lortu ditu, eta Pacmak nahiz Elak/Pcte-k boto bana. Abstentzioa %37,38koa izan da.

Errezil: EH Bildu izan da nagusi
Espainiako Kongresurako hauteskundeetan Errezilgo hautesleen %61,16 izan dira botoa eman dutenak, eta %38,83ko abstentzioa izan da. 2019ko azaroko hauteskundeekin alderatuta parte hartzeak behera egin du, 4,74 puntu jaitsiz. EH Bildu izan da boto gehien jaso dituena, 185 boto (%68,77). Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 67 botorekin (%24,90) eta hirugarren indarra Sumar 11 boto eskuratuta (%4,08). PSE-EEk (PSOE) hiru boto jaso ditu, eta PPk eta Escaños en blancok boto bana jaso dituzte.
Getaria: EH Bildu garaile botoen erdia jasota
EH Bildu izan da berriro ere alderdi bozkatuena Getarian. Oraingoan, Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Guztira, botoa eman duten herritarren artean 813k egin dute koalizio abertzalearen aldeko hautua (%50,37). Bigarren aukera bozkatuena EAJrena izan da eta 575 boto lortu ditu (%35,63), hirugarrena PSE-EE 114 (%7,06) botorekin, laugarrena Sumar 70 (%4,34) lagunen babesa jasota eta bosgarrena PP. Hemeretzi boto baino ez dituzte lortu popularrek (%1,18). Hala, 23 izan dira Espainiako eskuinak Getarian lortu dituen botoak, Voxek beste lau lortu baititu. Bada, PACMA alderdi animalistak alderdi ultraeskuindarrak baino boto gehiago lortu ditu: sei.
Zarautz: Alde txikiz, baina EH Bilduk hartu dio aurrea EAJri
2019ko hauteskundeekin alderatuta, aldaketa etorri da Zarautzera, EH Bilduk aurrea hartu baitio EAJri, boto gutxiren aldeagatik izan arren: 4.273 boto lortu ditu koalizioak, eta 4.221, berriz, EAJk –51 botoren aldea–. PSE-EE eta Sumar izan dira hurrengo indar bozkatuenak, 2.212 eta 1.109 botorekin, hurrenez hurren.
Parte hartzea 2019koaren bertsua izan da, %71,65ekoa; abstentzioa, berriz, 28,34koa. Emaitzak izan dira desberdinak, 2019an EAJk 5.319 boto jaso baitzituen, eta EH Bilduk, berriz, 3.544.

Zestoa: EH Bildu bozkatuena, nagusitasunez
EH Bilduk jaso ditu boto gehien Zestoan Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Hain zuzen, koalizio abertzaleak 941 boto lortu ditu (%54,27). Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 466 botorekin (%26,87) eta hirugarren indarra PSE-EE 179 boto eskuratuta (%10,32). Sumar koalizioak 87 boto jaso ditu, eta PPk 24 boz. %37,17ko abstentzioa izan da. Vox alderdiak gora egin du Zestoan, eta 10 boto jaso ditu.

Zumaia: EH Bilduk lortu du boto gehien Espainiako Kongresurako hauteskundeetan
Zenbatu dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako boto guztiak Zumaian, eta 2019ko azaroan bezala, oraingoan ere EH Bilduk lortu du boto gehien Kongresurako: 2.239 (2019an 1.916 boto jaso zituen). Gaurkoan %32,04koa izan da abstentzioa, orain lau urte baino bi puntu altuagoa. EH Bilduren ondoren, EAJk jaso du boto gehien, baina alde handia atera dio koalizioak EAJri, azken horrek 1.381 boto lortu baititu (2019an baino gutxiago, orduan 1.754 jaso baitzituen). Hirugarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan da, 974 botorekin, eta Sumar alderdiak 428 herritarren bozak jaso ditu. Voxek, berriz, 48 boto lortu ditu Zumaian.
Azpeitia: EH Bildu gora, EAJ nabarmen behera
EH Bilduk jaso ditu boto gehien Azpeitian Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Hain zuzen, koalizio abertzaleak 3.352 boto lortu ditu (%47,35) 2019an baino 212 boto gehiago. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 2.488 botorekin (%35,15) eta beherakada nabarmena izan du; izan ere, 740 boto galdu dituzte jeltzaleek. 2019an EAJ izan zen alderdirik bozkatuena, 3.228 botorekin. Hirugarren indarra PSE-EE (PSOE) izan da Azpeitian, 652 boto (%9,21) jasota. 2019an baino 212 boto gehiago jaso ditu PSE-EEk. Sumar koalizioak 259 boto jaso ditu –Elkarrekin Podemosek 508 boto jaso zituen 2019an–.
Eskuineko blokeak ere boto kopurua handitu du Azpeitian, nahiz eta gainerako alderdietatik urrun dauden oraindik. PPk 209 boto jaso ditu, 2019an baino 48 gehiago. Vox alderdiak ere duela lau urte baino boto gehiago bildu ditu herrian. Hain zuzen, 59 boto jaso ditu, 2019an baino 14 gehiago.
Azpeitian botoak lortu dituzten gainontzeko alderdiak honako hauek izan dira: Pacmak 11, Esncaños en blancok 5, Frente Obrerok 10, PCTE-ELAK-ek 4 eta Pum+Jk 2 boto.
Hautesleen %63,46 izan dira botoa eman dutenak, eta parte hartzea 5,32 puntu jaitsi da. Hain zuzen, %37,29 abstentzioa izan da. 2019an %68,02ko parte hartzea izan zen, eta abstentzioa %31,97koa izan zen. Azpeitian, 11.370 herritar zeuden boza ematera deituta, eta horietatik 7.130 pertsonak eman dute botoa. 2019an, 7.640 izan ziren boza eman zuten herritarrak.

Azkoitia: EH Bilduk aurrea hartu dio EAJri
Espainiako Kongresurako hauteskundeetan EH Bildu izan da nagusi gaur Azkoitian, 2.048 boto eskuratuta (%36,82). Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 1.838 boto jasota (%33,05). Hirugarren indarra, berriz, PSE-EE (PSOE) izan da 944 botorekin (%16,97). Sumarrek 376 boz lortu ditu, botoen %6,76. PPk 203 boto lortu ditu eta Voxek 82 boto.
Azkoitian botoak lortu dituzten gainontzeko alderdiak honakoak izan dira: Pacmak 15, Esncaños en blancok 9, Frente Obrerok 9, PCTE-ELAK-ek 3, Pum+Jk 2 eta Recortes Cerok 2.
2019ko azaroko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan baino parte hartze txikiagoa izan da gaur Azkoitian; 4,41 puntu jaitsi da. Gaurko bozetan %34,16ko abstentzioa izan da.
2019ko azaroko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan EAJ izan zen nagusi Azkoitian 2.475 botorekin (%41,82), eta EH Bildu izan zen bigarren alderdi bozkatuena 1.866 boto eskuratuta (%31,53). Ordukoan ere, PSE-EE izan zen hirugarren indarra 663 boto lortuta (%11,20). Gaurko hauteskundeetan EH Bilduk eta PSE-EEk botoetan gora egin dute; hurrenez hurren, 182 boto eta 281 boto gehiago jasota. EAJk, aldiz, 637 boto galdu ditu 2019ko azaroko bozekin alderatuta.



