Aitzol Apalantza errezildarra eta haren kopilotu Alain Agirre (For Fiesta Rallye 2) izan ziren azkarrenak atzo Eskoriatzako II. Rallysprintean. 21 minutu eta 59 segundo behar izan zituen Apalantzak probaren lau zatiak osatzeko. Atzoko garaipenarekin, gainera, Euskadiko Rallysprint Txapelketaren sailkapenaren lehen postura igo da pilotu errezildarra; txapelketa horren barruan rallysprint bakarra gelditzen da jokatzeko, Aramaiokoa, eta irailean izango da hori.
Atzo, Eskoriatzan, eskualdeko gidariak nagusi izan ziren podiumean. Izan ere, Iokin Agirre eta Arantzazu Apalantza, Euskadiko egungo txapeldunak, bigarren postuan sailkatu ziren, Apalantzarengandik 14 segundora.