Karmengo Amaren egunean, herri kirolak festen azken txanparako

Mailo Oiarzabal 2023ko uztailaren 16a

Gaupaseroak eta goiztiarrak karrozarekin atera dira goizean goiz. Eguerdian, batzuk mezan ziren bitartean, umeek herri kirolak eginez gozatu dute. Arratsaldean ere herri kirolak izango dituzte, baina kirolari ezagunen eskutik.

Karmenen laugarren eta azken eguna ospatzen ari dira Arroabean. Gaupaseroak eta goiztiarrak karrozarekin atera dira goizean goiz, karmenetako ohiturari jarraituz, eta baserriz baserriko ibilbidea osatu dute.

Eguerdian, berriz, batzuk Karmengo Amaren eguneko mezan ziren bitartean, umeek herri kirolak eginez gozatu dute. Arratsaldean ere, 17:30ean, herri kirolak izango dituzte, baina kirolari ezagunen eskutik: Udane Ostolaza, Karmele Gisasola, Jokin Eizmendi eta Imanol Royo Lartain harri jasotzaileek eta Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a. aizkolariek parte hartuko dute erakustaldian, Joxe Angel Sarasola esatari lanetan dela.

Herri kirolen ondoren, Izerrek eta Alabierrek soinu eta pandero doinuekin girotuko dituzte jaien azken orduak. Eta gauerdian, Karmentxuren agurrarekin, bukatu dira aurtengo karmenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide