Eskualdeko hondartza guztietan bainatu daiteke, marmokak agertu diren arren Getarian, Zarautzen eta Zumaian

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 12a, 16:07

Marmoka bat, aste honetan, Zarauzko hondartzan. (Nerea Mujika)

Hedabide honek herriz herri jasotako informazioaren arabera, hondartza guztietan normaltasuna da nagusi gaur. Orioko Antilla hondartzan, berriz, ez da marmokarik agertu ere egin egunotan.

Aste honetan zalaparta eragin du bateko eta besteko hondartzetan marmokak agertu direlako, eta zenbaitzuk ziztadak ere jaso dituztelako. Eskualdeari dagokionez, Zarauzko hondartzan bandera gorria ezarri behar izan zuten astelehenean arrazoi horrengatik, baina atzo eta gaur bestelakoa da egoera. Getarian, Zarautzen eta Zumaian sorosleek jakinarazi dute marmoka bat edo beste badagoela, baina bainua ez dute debekatu, eta beraz, normaltasuna da nagusi hondartza horietan.

Orioko Antilla hondartzan, berriz, ez dute marmokarik atzeman oraingoz. Hango sorosleek kontatu dutenez, "zaila da Oriora marmokak iristea kanpoko barrak oztopatzen duelako, baita itsasadarraren korronteak eta haizearen norabideak ere". Dena den, inguruetan marmoka talde handiak baldin badabiltza, Oriora ere irits daitezkeela aitortu dute.

Marmokak hondartzetara noiz eta zergatik gerturatzen diren Gonzalo Torre biologo zumaiarrak azaldu dio hedabide honi.

Erlazionatuak

"Udan ugariagoak dira karabelak, ugaltzeko garaia dutelako"

Maria Maya Manterola - Gorka Eizagirre 2023 uzt 11

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide