Gaur arratsaldean KAE2, KAE1 eta ETE ligako jardunaldiak jokatu dira Pasaian. Pasaiako portuan jokatu dituzte erlojuaren aurkakoak. Emakumezkoen estropada jokatu da lehenengo eta Zumaiako Telmo Deun nagusitu da bandera irabaziz. Zarautz Gesalaga-Okelan nesken taldea, berriz, hirugarren sailkatu da (12:39) denbora eginda.
SAILKAPENA ETE

Gizonezkoen KAE 2 Ligako estropadan Orioko gizonen bigarren taldea izan da nagusi, denboraldiko bigarren bandera eskuratuz. KAE1 Ligako jardunaldian, berriz, Sanpedrotarra izan da azkarrena, Zumaiako Telmo Deun txalupa (21:49:94) bosgarren sailkatu da eta Zarautz Gesalaga-Okelan zazpigarrena izan da 22:14,74 denbora eginda.
SAILKAPENA KAE1
