San Joan bezpera izanda, sua izan zen protagonista atzo inguruko herri guztietan, baita Urola eskualdean ere. Hain zuzen, atzo iluntzean egin zituzten eskualdeko herri eta auzoetan San Joan suak, baita horren inguruko dantzak eta musika emanaldiak ere.
Eguraldiak lagundu egin zuen, eta ondorioz, dozenaka herritar gerturatu ziren eskualdean zehar antolatutako San Joan suak ikustera, tartean, Urrestillara. Sua eta arbolaren sartzearekin hasi zituzten festak, eta giro aparta nagusitu zen bertan. Jarraian, herriz herri, eskualdean zehar antolatutako San Joan suak: