Osasun Sailak egindako azken azterketaren arabera, Itzurun eta Santiago hondartzen ur-eremuaren kalitatea bainatzeko modukoa da dagoeneko, ez, ordea, Orioko Antilla hondartzarena.
Horren ondorioz, kendu egin da uretan sartzeko debekua Zumaian, eta herritarrak dagoeneko lasai bainatu daitezke herri horretako uretan. Osasun Sailak uraren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketan ikusi zen bi hondartzetako ura e.coli bakteriarekin kutsatuta egon zitekeela, eta egoera aztertu bitartean, debekatuta egon da bainua.
Orioko errioan eta Antilla hondartzan, berriz, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa dela ikusi dute, eta horregatik, hondartzan eta ibaian bainatzea debekatuta geratu da ostera, analisi berriak egin arte.