Musika, dantza, afariak, ikuskizunak... eta sua, nola ez, sua. Urola Kostako herri guzti-guztietan izango da bihar San Joan bezpera eta udaren hasiera ospatzeko aukera.
Eskualdeko 11 herrietan antolatu dituzte ekintzak. Batzuetan, sua piztu aurretik afaltzeko elkartuko dira herritarrak; gehienetan, suarekin eta suaren bueltan ekingo diote festari eguzkia ezkutatzen den ordua iristearekin bat; eta ia guztietan, suaren bueltan dantza eginez ospatuko dute udaren etorrera.
Gainera, Urrestillan, Iturriotzen eta Getariako Cristobal Balentziaga kalean San Joan festak dituzte; horietan asteburu osoan iraungo du festak.
Egitaraua, herriz herri
Aia
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 22:00 aldera piztuko dute sua herrigunean. Haren bueltan jauzi eta dantza egin ondoren, txokolatea banatuko du Guraso Elkarteak.
- Iturriotzen, 22:00etan, XXVII. Mus Txapelketa Azkarra Izurtzu Erretegian. Izen-ematea, 21:30ean.
Etzi, larunbata, San Joan eguna. Iturriotzen.
- 10:30. Meza.
- Ondoren, herri kirol erakustaldia, Eizmendi eta Goenatxo III.a harrijasotzaileekin, eta Harrilla II.a eta Harrilla III.a aizkolariekin.
- Jarraian, Peñagarikano eta Irazu bertsolariak, eta Tapia eta Leturia eta Elustondo Anai-Arrebak trikitilariak.
- Segidan, bazkaria.
- 22:30. Erromeria, Tapia eta Leturiarekin eta Elustondo anai-arrebekin.
Ekainak 25, igandea. Iturriotzen.
- Eguerdian, nahi duenarentzat hamaiketakoa eta bazkaria.
- 18:30. Erromeria, Izer eta Alabierrekin.
Aizarnazabal
Bihar, ostirala.
- 18:00. Emakumeen Binakako Pala Txapelketaren finala.
- 22:00. San Joan sua.
- Ondoren, Alaitsu musika eta dantza eskolako dantzariek ikasturte amaierako emanaldia egingo dute.
Azkoitia
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 19:30. Bizkargi musika eta dantza eskolako dantzari txikiek, musikariek eta Txalkor txistulari taldekoek Doniene saioa eskainiko dute Balda plazan, Gaztaneneatik hara kaljiran joan ondoren.
- 22:00. San Joan sua piztuko dute Balda plazan Bizkargikoek, musika eta dantza eskolaren 40. urtebetetzean.
- Ondoren, Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi eta Parrokiako abesbatzek, Bizkargiko abesbatzak, dantzariek eta Musika Banda Gazteak, eta Udal Musika Bandak doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
- Sua itzali ondoren, Bizkargiko ikasleen eskutik, XIV. Zatoz dantzara Balda plazara saioa izango da.
Azpeitia
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 22:00. San Joan suaren bueltako festa, plazan, Itsasiko dantzariek eta musikariek girotuta.
Etzi, larunbata, San Joan eguna.
11:30. San Joan eguneko meza ospatuko dute Oñatzen.
Beizama
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 20:30. Afaria, herriko ostatuan. Ondoren, sua piztuko dute.
Errezil
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 19:30. Guraso Elkarteak antolatuta, bakoitzak etxetik eramandako jatekoarekin eta edariekin elkartuko dira Dantzalekuan. Ondoren, sua piztuko dute.
Getaria (Cristobal Balentziaga)
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 17:30. Txokolatada. Edalontzia norberak etxetik eramatea eskatu dute.
- 18:00. Umeentzako jolasak, Urritzaren eskutik.
- 19:00. Hirugihar pintxoak salgai.
- 21:30. Danborrada, Getariako Musika Bandarekin.
- Bukatzean, San Joan sua piztuko dute.
- Jarraian, Arno DJaren emanaldia.
Etzi, larunbata, San Joan eguna.
- 12:00. Txistorra ogitartekoak banatuko dituzte. Bitartean, plaza dantzak.
- 15:30. I. Mus Txapelketa.
- 18:00. Marrazki murala umeentzat.
- 20:00. Bertsoak, tabernaren inguruan.
- 20:30. Afari herrikoia, Danel Olano eta Amets Aizpurua bertsolariek girotuta.
- Ondoren, Izer eta Alabierren eskutik, erromeria.
Ekainak 25, igandea.
- 11:00. Meza, kalean hildakoen alde.
Orio
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 22:00. San Joan Berde jaia. Dantza emanaldia, Harribil taldearen eskutik, Herriko Plazan.
- Aurretik, sorgin txikiek herria zeharkatuko dute kalejiran, sorgin dantzak dantzatzen.
Zarautz
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 20:00. Sardina jana, Mondrako aparkalekuan.
- 21:00. Zarakatun batukada feminista.
- 22:00. San Joan sua piztuko dute, Antonio Aranzabal zenaren zelaian. Parte hartzaileak: Aimar Sorazu eta Uxue Alkorta bertsolariak, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Montetxio korua, Jalgi dantza taldea, Zarakatun batukada feminista eta Zarauzko Txalaparta Eskola.
- Jarraian, Aros DJak emanaldia egingo du.
Zestoa
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 22:00. San Joan sua piztuko dute plazan, eta dantzak eskainiko dituzte haren bueltan Itxaropena dantza taldekoek, Irikaitz txisrulari taldekoen doinuekin.
- Ondoren, plazako sua itzalita, Laranjadi plazan, Mauriziak ez dau inor hil ikuskizuna emango dute. Parte hartzaileak: Ines Osinaga, Lorea Argarate, Aizpea Aristi eta Uxue Alberdi.
Zumaia
Bihar, ostirala, San Joan bezpera.
- 22:00. Sanjuaniturrin, San Joan suak, Zumaiako Txistulari Bandarekin eta musika eskolako dantzariekin.
- Jarraian, Gernika parkean, Eki gauaren ospakizuna.