Bainua debekatu dute Zumaiako Santiago eta Orioko Antilla hondartzetan

Maria Maya Manterola 2023ko ekainaren 20a

Artxiboko irudian, bandera horia eta gorria Orioko Antilla hondartzan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jasotako ur analisiaren emaitzen arabera, E.coli bakteriak onartutako muga gainditu du gune horietan. Zumaian, errioan ere galarazi egin dute bainatzea.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jasotako ur analisiaren emaitzen arabera, E.coli bakteriak onartutako muga gainditu du Zumaiako Santiago hondartzako eta Orioko Antilla hondartzako uretan, eta beraz, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira hondartzan bertan zein errioan.

Etzi, osteguna, beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta gutxienez ordura arte itxaron beharko da uraren kalitatea bainua hartzeko modukoa den ala ez jakiteko. 

Joan den astean, Zarauzko hondartzan egon zen bainua galarazita, orduan ere uraren kalitate faltagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide