KAE 1 eta ETE ligetako estropadak jokatu dira gaur Donibane Ziburun, eta zumaiarrak beren maila erakutsi dute. Izan ere, emakumezkoen traineruak lehen postuan sailkatzea lortu du, bigarren egin duen Kaiku trainerua baino lau segundo lehenago helmugaratuta. Hain zuzen, 11 minutu eta 20 segundoko denbora egin du. Hasiera ezin hobea izan da, beraz, Telmo Deuneko arraunlarientzat. Zarautz Arraun Elkarteko trainerua, berriz, bosgarren sailkatu da, zumaiarrak baino minutu erdi beranduago. Hemen ikus daitezke denborak eta emaitzak.
Gizonezkoen KAE 1 ligan, bosgarren egin dute zarauztarrek ere, 21 minutu eta 27 segundoan lanak amaituta. Zarauztarren atzetik helmugaratu dira zumaiarrak, segundo eskas batera, seigarren. KAE 1 mailako emaitzak eta denborak hemen daude ikusgai.