Errezilgo eta Beizamako emakumeek Gasteizera irteera egin dute

Nerea Uranga 2023ko ekainaren 6a

Saiaz mankomunitateko emakumeak larunbatean Gasteizen.

Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatuta Gasteizen egunpasa egin dute hainbat emakumek.

Beizamako, Errezilgo, Bidania-Goiazko eta Albizturko hainbat emakumek egunpasa egin zuten joan den larunbatean Gasteizera, Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatuta. 09:00etan abiatu zen Errezildik autobusa, eta Gasteizera iritsitakoan, Alde Zaharra bisitatu zuten egunpasako parte hartzaileek. bazkalostean, berriz, Fournier karten museoa bisitatu zuten. 18:30 aldera hartu zuten itzulerako autobusa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide